IKT

 


“Ikaslea gai da, bere bizitzako eremuetan, egoera bakoitzak eskatzen duen IKT baliabideen erabilera egokia, eraginkorra eta arduratsua egiteko: informazioa kudeatzeko, elkarlanean aritzeko, ekintzaile izateko eta horrekin guztiarekin ezagutza sortu eta partekatzeko". 


Horrela definitzen du Euskal Curriculumak IKT konpetentzia. Beraz, hau ardatz dugula Ikastolan hainbat ekintza eta proiektu martxan jartzen ari gara, I+K teknologiak gure eguneroko zereginetan txertatuak dituen ikastolan izan nahi dugulako, kudeaketa, antolaketan zein irakaskuntza prozezuan.

Informazioa bilatu, prozesatu eta komunikatzeko konpetentziak bermatuz ezagutza sortzeko gai diren ikasleak hezi behar ditugu. Horretarako, irakasleek, ikastolen pedagogia-curriculum proiektuekin bat datozen IKT baliabideak erabiliz, metodologia berritzaileak eta kolaborazio proiektuak bultzatu behar dituzte eta horretan laguntzen ahalegintzen gara IKT proiektutik.
Ikasmaterialgintza proiektuekin bat diseinatutako eta ikas-irakaskuntza prozesua hobetzera zuzenduriko IKT baliabideakr erabiltzen ditugu. Euskarrien arteko osagarritasuna zaintzen da (papera, IKTak…).

Guzti hau aurrera eramateko erabiltzen ditugun baliabideak:

- IKUDEA: aplikazioak alderdi administratibo eta akademikoak jasotzen ditu.

- IKASTOLA IREKIA:  ikastolaren komunitate osoari (ikasleak, gurasoak, mota guztietako profesionalak) egokitutako ingurune birtuala da. Bere helburua ikastolak eskaintzen dituen zerbitzuen kudeaketa, ikastolako espazio fisikoak gaindituz, erabiltzaile mota ezberdinei gerturatzea da.

- IKASYS: Ikasys proiektuak konpetentzien garapenerako beharrezkoak diren baliabideen sistematizazioa du helburu nagusia; horretarako, trebakuntzan, memorizazioan eta ulermenaren garapenean oinarritutako tipologia askotariko jarduera-sorta handia eskaintzen du.

- BLOGAK: Gela bakoitzak berea du.

- WEBGUNEAK:

    

 

 

 

Share/Save