Trukaketa

2013-2014

Lehen pausoa trukaketaren helburuak zeintzuk diren argitzea da. Zergatik bultzatzen du trukaketa gure ikastolak? Gure asmorik garrantzitsuena ikasleek ingelesarekiko duten jarrera eta motibazioa hobetzea da, baina beste arlo batzuk ere lantzen dira trukaketaren bidez. Horregatik hiru multzotan bereizten ditugu gure helburuak:

 

 1.  Hizkuntzari  dagokionez:

  •   Ikasleek ingelesa komunikatzeko tresna garrantzitsua dela konturatzea eta ez ikastolako beste ikasgai bat bezala bakarrik baloratzea.
  •   Ingelesa erabiltzea!! eta horrela ulermena eta adierazpena hobetzea.

2.  Ikasleen garapen pertsonala:

  •   Beste ikasleekin harremanak lantzea, bai bikotearekin eta taldearekin ere.
  •  Famili eta inguru ezezagun baten moldatzen ikastea.
  •   Arazoei aurre egiteko norbere baliabide propioak erabiltzen ikastea, independenteagoa izaten ikastea.

3.  Beste kultura bat ezagutzea:

  •   Beste herrialde, ohitura eta jende ezberdina ezagutzeko aukera izatea.
  •   Proiektu barruan egiten diren kultur ekintzen bidez ikastea.
  •   Ikusi eta ikasten direnak, hezkuntzan eta bizitzan baliagarriak izatea.

        Trukaketa Holandako ikastetxe batekin egingo genuke. Ikastetxearen izena Almende-Isala da eta Holandako ego-ekialdean             dago. Alemaniako mugatik oso hurbil. Herriaren izena Silvolde da eta 16.400 biztanle ditu. Inguruan dauden herri edo hiri               ezagunagoak dira. Utrecht eta Arhem 
        Trukaketak aste biko iraupena du baina aste bi hauek ez dira jarraian.Lehenengo zatian gu joango gara Holandara Azaroaren           lehenengo hamabostaldian eta bigarren zatian, Holandarrak etorriko dira  Martxoaren bukaeran.

   

Share/Save