Programa: Inauteriak 2018

Inauteriak gainean ditugu eta egun hauetako ekintzen berri eman nahi dizuegu:

1.-Barikuan, otsailak 9, arratsaldeko 15:30ean ospakizun txiki bat egingo dugu Ikastolan. Umeak aurretik prestatu dituzten mozorroak jarrita aterako dira eta martitzeneko kalejirako entsegu orokorra egingo dugu, beraz, animatu entsegura edo ikustera. Ondoren, txokolatada egingo dugu.

2.-Martitzenean, otsailak 13, eguraldia lagun, umeen kalejira egongo da. 11:30ean izango da eta umeak 10:30ean Ikastolan egon beharko dira. HHkoak Alamedan sartuko dira eta han bukatuko dute kalejira, besteak Itsas Aurrera joango dira. Kalejira bukatzerakoan, bakoitzak dagokion lekuan (HHkoak Alamedan eta LHkoak Itsas Aurren) jaso beharko dituzue umeak. Eguraldi txarra egiten badu Ikastolan egingo dugu jaialdia eta 12:30ean Ikastolan jaso beharko dituzue umeak.

3.-Astelehena eta eguaztena, otsailak 12 eta 14, jai-egunak izango dira denentzat.

4.-Inauterietako zozketa zapatu eguerdian, otsailak 10, egingo da. (Oharra: bileteek akatsa dute eta 19an jartzen du baina zozketa eguna 10a da eta saria jasotzeko epea astelehena, 12a). Saltzeko bilete takoak hartu dituzuenok, saiatu mesedez bariku arratsalderako idazkaritzan entregatzen.

 

Animo eta ondo pasa inauteriak!!!

Share/Save