Santa Ageda bezpera, otsailaren 4a.

 
Aurten Santa Ageda bezpera, otsailaren 4a, domeka denez, eta ez denez ikastolako lan-eguna, gurasook umeekin kantatzera irtetzea erabaki dugu. Hau dela eta, umeak gurasoen ardurapean joan beharko dira nahiz eta irakasleak ere antolakuntzarekin lagundu. Beraz, goiz eder bat pasa nahi baduzu kantuz eta giro onean, datorren domekan, otsailaren 4an, goizeko 11:30etan mahonezko edo baserritar jantzita, Ikastolan elkartuko gara eta entsegu txiki bat egin ondoren herrian zehar ibiliko gara.
 
Aurten DBHko ikasleak ere animatu dira pasadan urteko bideoa ikusita, animatu zu ere!
 
 

 

Besterik gabe, eztarriak zaindu eta goazen etxe guztiak kantuz poztera!!!
 
Guraso ordezkariak.

 

Share/Save