HERRI KROSA

Irudiak: 

 

Zubi Zahar Herri Ikastolaren 50.urteurrenaren programarekin jarraituz azaroaren 18an Herri Krosa antolatuko dugu. Herri Kros honek 3 ibilbide izango ditu eta adinaren arabera batan edo bestean parte hartu ahal izango da. Herri Kros hau inklusiboa izatea nahi da, hori dela eta, txikian eta ertainean adin desberdinetako jendeak parte hartu ahal izango du. Bi ibilbide hauek elkartasun krosak izango dira eta bertan parte hartzeko egunean bertan, izena eman eta 2€ botako dira kutxa batetara. Krosaren amaieran kutxa horretan batzen den dirua, aurten, Ondarroako Karenka Elkarteari emango zaio.

 

Ibilbide luzean apuntatzeko gutxienez 16 urte eduki behar dira eta www.herrikrosa.eus web orrian eman behar da izena, horreterako azken eguna azaroaren 17a izango delarik.

Share/Save