50. LOGO LEHIAKETA

Kaixo lagunok:

Lehenik eta behin, Zubi-Zahar ikastolaren 50. urteurreneko Batzordea osatzen dugunok eskerrak eman nahi dizkizuegu bihotz-bihotzez bidali dizkiguzuen logo proposamen guztiengatik.

Jakinarazten dizuegu logoa aukeratzeko prozedura hurrengoa izan dela; aurkeztutako ia 60 logo proposamen guztien artean, lehenengo bozketa bat zabaldu da ikastolako ikasle, irakasle eta gurasoen artean. Lehenengo bozketa horretan bozka gehien jaso duten 6 proposamenekin, bigarren itzuli bat ireki da, eta bigarren itzuli horretan, Andoni Garciak bidalitako honako proposamen hau izan da bozkatuena:


Ikusi

 

Beraz, ZORIONAK ANDONI! Zure logoa izan da lehiaketako irabazlea eta zuretzako izango da lehiaketako saria!

Eta esan beharrik ez dago, Zubi Zahar ikastolak bere 50. urteurrenean erabiliko duen logoa berau izango dela!

Lehiaketan parte hartu duzuen beste guztioi ere eskerrak eman nahi dizkizuegu, eta etorkizunean egingo diren beste lehiaketetan ere parte hartzera gonbidatzen zaituztegu.

Zubi-Zahar Herri ikastolako 50. urteurreneko Batzordea

Ondarroan, 2017ko maiatzaren 24a

Share/Save