ZAKU BETE LIBURU

 

Ikastolak garrantzi berezia ematen dio irakurketari. Interes hori, ez da mugatzen haurrek irakurtzen eta idazten erakustera. Ikastolak garatzen duen irakurketa planaren barruan, jarduera ezberdinak eramaten ditu aurrera irakurketaren zaletasuna pizteko eta indartzeko.

Haurrek irakurtzen jakin nahiz oraindik jakin ez,, ikastolan bezala etxean ere, irakurketa bultza dezakezue. Adibidez, zuengandik gertuen dituzuen liburutegietara seme-alabak eramanez eta bertan dituzten liburuak aukeratzen lagunduz, baita beraiekin irakurtzen ere.

Bestalde, irakurketarako hain egokia den Gabon sasoi honetan, liburua opari ezin hobea izan daitekeela kontuan hartzea gustatuko litzaiguke. Zeregin horretan laguntzeko, ikastolatik aholku gisa, zenbait irakur-gida eskaintzen dizuegu. Ireki, irakurri eta, nahi izanez, gero, bertatik aukeratu.

 

     - HAUR ETA GAZTE LITERATURA - HUHEZI

     - HAUR ETA GAZTE LITERATURA EZ SEXISTA

     - IRAKURlee2015 - DONOSTIA KULTURA

     - IRAKURKETAREN LURRINA

     - LIBURU GOMENDAGARRIAK - GALTZAGORRI ELKARTEA

 

IRAKURKETA ON!

 

Share/Save