Hizkuntza proiektua

 

 ZER DA HIZKUNTZA PROIEKTUA?

“Ikastolan lantzen diren hizkuntzen irakaskuntza eta erabilerari dagozkien alderdiak era integralean bildu eta, eskola barruko eremu askotarikoan hizkuntzen trataerari koherentzia emango dion tresna da.”

Hiru esparru ukitzen ditu:

EREMU INSTITUZIONALA

 

·        Esparru honetan hartzen ditugun erabakiak funtsezkoak izango dira testuinguru ahalik eta euskaldunena ziurtatzeko eta ikasleen kalitatezko euskara erabiltzeko aukerak zabaltzeko.

·        Hizkuntz paisaia zaintzeko hizkuntz irizpideak ezarri eta hauen jarraipena ziurtatuko dugu.

·        Hezkuntza komunitatearen harreman sareetan euskararen erabilera eragozten duten etenak identifikatzeko eta gainditzeko estrategiak zehaztuko ditugu.

 


 

EREMU PEDAGOGIKOA: GELA BARRUKOA

 

·        Hizkuntza arloan egiten den lana oso mugatuta gelditzen da, eta hainbat kasutan lan horrek ez du eraginik izango berezko erabilera egoeretan ez bada ikasitakoa aplikatzen eta sendotzen.

·        Ikastetxean langai ditugun hizkuntza guztien artean ahozko hizkuntzaren inguruko helburu eta edukien sekuentzializazio garbia eta koordinatua garatzea, ikuspegi metodologiko bera partekatzea eta elkarreragina bideratzeko estrategiak partekatzea giltzarri dira ahozkotasunaren garapenean.


 

EREMU PEDAGOGIKOA: GELAZ KANPOKOA

·        Euskararen normalizazioan  pausoak eman ahal izateko,  ezinbestekoa da, arlo  akademikoaz gain eta harekin  lotuta, ikaslearen beste bizitza  esparruetan ere eragitea,  haietan ohiko komunikazio hizkuntza euskara izan dadin bitartekoak jarriz.

 


 

 

 

 

 

 

 

Share/Save