NAIZENA NAIZELAKO

Ondarroako Beldur Barik 2018 lehiaketako irabazlea. Mila esker!! http://beldurbarik.org/eu/

 

Beldur Barik programa BERDINSAREA izeneko sarearen barruan sortu zen 2009an. Gaur egun, Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundeak antolatzen du, Berdinsarea-Eudelen eta Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako Foru Aldundien bultzadarekin batera. Gainera, Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailaren, Euskal Herriko Unibertsitatearen (UPV-EHU) eta EITB-ren laguntza dauka.

Euskal Autonomia Erkidegoko udalek, azaroaren 25eko ospakizunen harira, Emakumeenganako Indarkeriareko Aurkako Nazioarteko Eguna dela eta, elkarlanean antolatzen dituzte era batera antolatutako kanpainak. 2006an, Berdinsarea eratu zen (berdintasunaren alde eta emakumeenganako indarkeriaren aurka lan egiten duten udalek osotutako sarea da) eta batera antolatutako lehenbiziko sentsibilizazio kanpaina abiarazi zen, eta ezaugarri eta tamaina desberdinetako 41 udalerrik baino gehiagok eman zioten babesa.

Share/Save