Irakur zaletasuna

                     

 

JUUL IKASTOLAN. ZER DA?

Ikastolak garrantzi berezia ematen dio irakurketari. Interes hori ez da  mugatzen haurrei irakurtzen  erakustera.

Ikastolak garatzen duen irakurketa-planaren barruan, jarduera ezberdinak eramaten ditu aurrera irakurketaren zaletasuna sustatzeko eta hauek JUUL kanpainarekin amaitzen dira. Haurrak irakurketa-prozesuan murgiltzen diren unetik , familiek ere, gurekin batera, irakurzaletasuna bultza dezakete, seme-alabak liburutegietara eramanez, bertan dituzten liburuak aztertuz eta aukeratzen lagunduz,  beraiekin irakurriz…

Hemen duzuen Juul linkean, www.juulkanpaina.net,  pila bat ekintza eta proposamen aurkituko dituzue;  baita kalitatearengatik gomendatutako haur eta gazteentzako ipuin,  zein liburu-zerrendak ere.

Beraz, animatu eta arakatu web orrialde interesgarri hau.

Share/Save