Gatazkarik gabeko teknologiak

Kaixo !!

Gu Zubi-Zahar Ikastolako DBH-3 mailako ikasleak gara eta Alboan ONG-arenkin batera elkarlanean ari gara.

 

Proiektu hau “Gatazkarik gabeko teknologiak” deitzen da. Proiektu honen helburua da ezagutzera ematea mugikorrek, tabletek eta ordenagailuek Kongoko Errepublika Demokratikoko ekialdeko gerrarekin duten lotura. Era berean, eskura ditugun lankidetza-proposamenak planteatzen dizkigu indarkeria geldiarazten laguntzeko.

 

Kongoko Errepublika Demokratikoa, batez ere herrialdearen ekialdea, munduko meatzaritza-gune garrantzitsuenetako bat da. Han dago koltanaren munduko erreserben % 80; mineral hori gabe, ezinezkoa izango zen teknologia berrien iraultza, bereziki teknologia mugikorrarena. Haien erauzketa, prozesamendua eta salmenta talde armatuek kontrolatzen dute, eta infernurik okerrena bilakatu dute Kongo. Izan ere, bost milioi lagun baino gehiago hil dira 1998tik; 2013an bakarrik, milioi bat lagun lekualdatu dira; eta, urtean, ehun mila emakume baino gehiago bortxatzen dituzte.

 

Alboan elkarteak, proiektu honen barruan hainbat kanpaina desberdin gauzatzen ditu. Baina guri mugikorrak birziklatzearena egokitu zaigu. Horretarako zuen laguntza behar dugu. Hau guztia gauzatzeko herriko leku desberdinetan kaxak ipiniko ditugu bertara zuek etxean dauzkazuen mugikor zaharrak bertara botatzeko: ikastolako zuzendaritzan, Kulixka eta Anaitasuna tabernetan eta Carrefour supermerkatuan.

 

Gure esker onenak,

DBH-3ko ikasleak

Share/Save